XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. NAFARROAKO ERRESUMA.

Euskal Herriak erdiaro hasieran etsai anitz zuen, hots, iparraldetik gotuak, hegoaldetik mairu musulmandarrak, mendebaldetik Asturiasko erregeak.

Eta gudak garaitsuki eragiteko, edonon ahaide nagusi edo gudalburuak sortu ziren.

Buruzagi hauen artean, arabiar kondairek ziotenez, Semeno Indartsua gailurtu zen.

Honek 781. urtean Abd al Rahman lehenengoaren aurka borrokatu zuen.

Bederatzigarren mende hastapenean jaurerri hauek ziren Nafarroan: 1.- Aintzineko Nafarroa, Haritza leinukoaren Garsea Semeneitz, uztarpean.

Lurralde hau batez ere Zaraitzu edo Salazar haranean hedatzen zen.

2.- Iruineako herrialdea, Semeno Enekoitz-en menpean.

Buruzagi hau ere Haritzatarra zen.

Jaurerri honetan Nafarroako erresuma sortuko zen.

3.- Iparraldeko Euskal Konderria, Antso Mitarrak eraikita.

Honen hilobia Urdazubiko komentuan gordetzen zen.

4.- Tuterako jaurerria, Beni-Kasi senidearen gidaritzapean.

Hauek euskaldun musulmandarrak ziren.

Iruineako erregetza berezia zen, alegia, jaiotzetiko eta aukerazkoa batera.

Erregetasuna Haritza senidean zetzan; (...).